Hasteko prest

Ongi etorri gpx.studio gida ofizialera! Gida honek interfazearen osagai eta tresna guztietatik eramango zaitu, eta aplikazioaren erabiltzaile trebea izaten lagunduko dizu.

gpx.studio-ren interfazea.

gpx.studio-ren interfazea.

Goiko pantailan agertzen den moduan, interfazea maparen inguruan antolatutako lau atal nagusitan banatzen da. Atal bakoitzaren xehetasunetan murgildu aurretik, azter dezagun interfazearen ikuspegi orokorra.

Menua

Interfazearen goiko aldean, menu nagusia aurkituko duzu. Bertan ekintza arruntak topa ditzakezu, hala nola, fitxategiak irekitzea, ixtea eta esportatzea, ekintzak desegin eta berregin eta aplikazioaren ezarpenak egokitzea.

Fitxategiak eta estatistikak

Interfazearen behealdean, aplikazioan irekitako fitxategien zerrenda aurkituko duzu. Fitxategi batean klik egin dezakezu bere estatistikak zerrendaren azpian bistaratzeko. Fitxategiak eta estatistikak atalean fitxategi anitz nola hautatu eta zuhaitz diseinu batera nola aldatu azalduko dizugu fitxategien kudeaketa aurreratuetarako.

Tresna-barra

Interfazearen ezkerraldean tresna barra aurkituko duzu, zure fitxategiak editatzeko erabil ditzakezun tresna guztiak biltzen dituena.

Maparen kontrolak

Azkenik, interfazearen eskuinaldean, maparen kontrolak aurkituko dituzu. Kontrol horiek mapan nabigatzeko aukera ematen dute, zooma eta aldatu mapa estilo desberdinen artean.