Fitxategiak eta estatistikak

Fitxategien zerrenda

Behin fitxategiak irekita, maparen behealdean dagoen zerrendan fitxa gisa erakutsiko dira. Fitxak arrastatu eta jareginez gero berriro ordenatu ditzakezu. Eta fitxategi asko irekita daudenean, haien artean nabigatzeko fitxen zerrendan zehar korritu dezakezu.

Fitxategien hautaketa

Fitxa batean klik eginez gero, fitxategien artean alda dezakezu haien estatistikak ikuskatzeko eta haientzat editatu ekintzak and tresnak aplikatu.Ctrl/Cmd tekla sakatuta fitxategiak gehi ditzakezu hautapenean edo kendu, eta Maius sakatuta, fitxategi sorta bat hauta dezakezu. Edizio ekintzak eta tresnak aldi berean hainbat fitxategitan aplika daiteke.

Edizio ekintzak

Fitxategi fitxa batean eskuin-klik eginez, editatu menuko ekintza berdinetara sar zaitezke.

Zuhaitza diseinua

Aipatu bezala, ikusi atalean, fitxategien zerrendaren zuhaitz diseinura alda dezakezu. Diseinu hau aproposa da irekitako fitxategi ugari kudeatzeko, maparen eskuinaldean zerrenda bertikal batean antolatzen baitu. Gainera, fitxategi-zuhaitzaren ikuspegiak aukera ematen du arrastoak, segmentuak eta interesguneak ikuskatzeko ataletan antolatutako fitxategietan.

Edizio ekintzak eta tresnak fitxategien barneko elementuetara ere aplikatu ditzakezu. Gainera, barruko elementuak arrastatu eta jaregin ditzakezu berrantolatzeko edo hierarkian edo beste fitxategi batera eraman.

Alturen profila eta estatistikak

Interfazearen behealdean, uneko hautapenarentzako altueren profila eta estatistikak aurki ditzakezu.

Estatistika interaktiboak

Altueren profilaren gainetik pasatzean, kurtsorearen posizioan tokiko estatistikak erakutsiko ditu.

Altueren profilaren atal zehatz baterako estatistikak lortzeko, laukizuzen bat arrastatu dezakezu profilean. Egin klik profilean aukeraketa berrezartzeko.

Saguaren gurpila ere erabil dezakezu altueren profila handitzeko eta mugitzeko ezkerrera eta eskuinera profila arrastatuz Maius tekla sakatuta.

Datu osagarriak

Altueren profilaren beheko eskuin aldean dagoen botoia sakatuta, altueren profilaren koloreak aukeratu ditzakezu:

  • Maldaren informazioa altuera datuetatik erauzita edo
  • gainazala edo kategoria datuak OpenStreetMapen gainazala eta errepide etiketetan oinarritzen dira. Hau gpx.studio-ren bidez sortutako fitxategientzako bakarrik dago erabilgarri.

Zure aukeraketa barne hartzen badu, abiadura, bihotz-taupadak, kadentzia, tenperatura eta potentzia datuak ikus ditzakezu altueren profilean.